XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estruktura psikikoa kulturazko ohitura ezberdinengatik zein puntutaraino aldarazten den, da eztabaida handienak sorterazten dituen arazoa.

Gai hau arraultza eta oiloarenakin berdin genezake; ez du burubide errezik, ez erabatekorik.

Beste obra batetan, Roheimek (1974) haurtzaroko traumena proposatzen du Gizateriaren jatorriaren eredutzat.

Haur-traumen aurreko erreakzio diferentek bilakaeraren erregresio edo azelerapen goiztar bat suposa dezaketeela postulatzen du, eta gizakiaren umezarora hedagarria egin ere, zeinean, seguru aski, antzeko zerbait jazo bait zen, ezen naturan ohigabekoa den buru bilakaera bat gertaraziko zuela.

Liburu honetan, Freuden Tótem y Tabú obran (1968, II. bol.) hestuki oinarritua, analisi kultural eta psikologikoaren mailak nahastearen joera hau nabarmena da.

Ikasketa psikologikoan, alderdi intrapsikikoak inkontzienteak dira esentzialki.

Kulturazko prozesua aitzitik ez da inkontzientea ez intrapsikikoa; barne-errealitate psikologikoa islada dezakeen eta berarekin intererlazio hertsian egon daitekeen arren, bere manifestapen guztietan kanpo-errealitatearen munduari dagokio.

Roheimen hirugarren lana (1945) mitoaren, erritoaren, fantasien eta ametsen, eta australiar primitiboen bizitzetan beraien funtzioaren azterketa bat da.

Australiar totemismoari buruzko beronen liburuan (1925) lehenago aurkezturiko bere hipotesien birplanteiamendu bat suposatzen du.